![]() Euskal Herriko Hizkuntza Eskola Ofizialak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpean daude eta helduei hizkuntzak irakasteko zentro punblikoak dira. Ikasketa plana.1629/2006 Errege Dekretuaren arabera, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakaskuntzak hiru mailatan egituratzen dira, bakoitzean ikasturte bi egonik: Oinarrizko Maila (A2), Tarteko Maila (B1) eta Goi Maila (B2). Parentesi artean adierazitako mailak Hizkuntzentzako Erreferentzia Marko Europarrean (MCER) ezarritako mailei dagozkienak dira.
2007-08 ikasturte honetan, lehenengoko maila biak ezarri dira, plan zaharreko Goi Mailarekin (4. eta 5.) batera. 2008-09 hurrengo ikasturtean, Goi Maila ezarriko da.
Ikasketa motak
Tituluak.Maila edo ziklo bakoitzaren bukaeran ezarritako frogak gainditzeak dagokion ziurtagiri akademikoa ematen du:
Hiru titulu hauek ofizialak dira bai Autonomia Erkidegoan bai Estatu osoan. Hizkuntza Eskolako euskara tituluen baliokidetasuna
- Goi Zikloko edo Gaitasun Mailako ziurtagiriak eta EGAk balio bera dute.
(1998ko urriaren 6ko 263 dekretua; Euskal Herriko Buletin Ofizialean, urriaren 23an)
- Eusko Jaurlaritzak ondoko titulu-parekatzeak egiten ditu erakunde publikoetako langileentzat:
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |








